Itun Zaharra

Itun Berria

2 Samuel 10:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hortan, hil zen amondarren erregea eta honen seme Hanun gertatu zen ondorengo errege.

2. Honela zioen Davidek: «Har dezadan Nahaxen seme Hanun, beronen aitak ni hartu ninduen bezain ongi». Davidek mandatariak igorri zizkion aitaren heriotzagatik doluminak ematera. Mandatariak amondarren lurraldera heldu zirenean, ordea,

3. honela esan zioten amondarren buruzagiek Hanuni, beren jaunari:—Davidek mandatariok zuen aita ohoratzeko bidali dizkizula uste al duzu? Ez ote dizkizu bidali hiria azter eta iker dezaten, gero hondatzeko asmoz?

Irakurri kapitulu osoa 2 Samuel 10