Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 9:16-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Beste hirurehun babeski txiki ere egin zituen urre garbiz, babeski bakoitza egiteko hiru kilo eta erdi urre behar izan zelarik. Eta «Libanoko Oihana» zeritzan jauregian ipini zituen.

17. Marfilezko errege-aulki bikain bat ere eginarazi zuen erregeak, eta urre hutsez jantzi.

18. Sei maila zituen errege-aulkiak eta, berari atxikiak, oin-aulkia eta jarlekuaren alde banatan, besoak. Besoen ondoan bi lehoi zeuden zutik,

19. eta beste hamabi lehoi sei mailen alde banatan. Ez zen inongo erresumatan sekula halakorik egin.

20. Salomon erregearen edalontziak oro urrezkoak ziren, eta «Libanoko Oihana» zeritzan jauregiko ontzi guztiak ere urre hutsezkoak. Zilarra ez zuten aintzakotzat hartzen Salomonen garaian.

21. Izan ere, bazituen erregeak, Huram erregearen itsasontziekin batera, Tarsisera joan ohi ziren merkataritza-ontziak; hiru urtez behin, ur handietako merkataritza-ontzi haiek urrez, zilarrez, marfilez, tximinoz eta indioilarrez beteak itzuli ohi ziren.

22. Salomon erregea lurreko beste errege guztiak baino aberatsago eta jakintsuago izan zen.

23. Denek nahi zuten Salomon ikusi, Jainkoak eman zion jakinduriaren berri izateko.

24. Etortzen zirenek nork bere esku-erakutsia ekarri ohi zion: zilarrezko nahiz urrezko gauzak, janzkiak, armak, usainkiak, zaldiak, mandoak. Eta horrelaxe urte oroz.

25. Salomonek lau mila zalditegi zituen, guda-gurdiak eta zaldiak gordetzeko, baita hamabi mila zaldun ere; hirietako gudari-tokietan eta bere ondoan, Jerusalemen, bildu zituen.

26. Eufrates ibaitik filistearren lurralderaino eta Egiptoko mugetaraino errege guztiak menpeko zituen.

27. Salomon erregeak zilarra harriak bezain ugari bildu zuen Jerusalemerako, eta zedroak ere Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezainbat.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 9