Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 7:12-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Jaunak gauez agertu eta esan zion: «Entzun dut zure otoitza, eta toki hau hautatu dut opariak bertan eskain diezazkidaten.

13. Nik zerua itxi eta euririk ez egitean, larrapoteei lurralde hau irensteko agintzean edota nire herriari izurritea bidaltzean,

14. niretzat sagaratua den herriak apal-apal otoitz egiten badit, bere bide okerrak utzirik niregana jotzen badu, entzungo diot zerutik, barkatuko dizkiot bekatuak eta indarberrituko lurraldea.

15. Aurrerantzean onez ikusiko eta entzungo dut toki honetan eginiko otoitza.

16. Izan ere, tenplu hau hautatu eta sagaratu dut, beti nire bizileku izan dadin. Hemen izanen ditut beti neure begi-bihotzak.

17. «Eta zu nire aurrean zuen aita David bezala, nik agindu dizudan guztiaren arabera, nire lege eta erabakiak betez, ibiltzen bazara,

18. iraunaraziko dut zure erregetza. Honako hau hitzeman bainion zuen aita Davidi: “Beti izanen duzu zeure ondorengoetako bat Israel gobernatzeko”.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 7