Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 5:7-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegaldun izakien hegalpean.

8. Izan ere, kutxa zegoen tokiaren gainera zabalduak zituzten hegaldun izaki haiek beren hegoak, kutxa eta beronen hagak gainetik estaliz.

9. Haga hauek luzeak zirenez, muturrak atera egiten ziren kutxatik, eta santutegi aurretik ere ikus zitezkeen, baina kanpotik ez. Han dago kutxa gaurdaino.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 5