Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 4:9-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Apaizen ataria eta beste atari handiagoa egin zituen, bere ate eta guzti; ateak brontzez jantzi zituen.

10. Brontzezko uraska handia tenpluaren eskuinaldean hego-ekialdera ezarri zuen.

11. Azkenik, pertzak, hauts-palak eta isipu-ontziak egin zituen Huramek. Honela bukatu zituen Jainkoaren etxerako Salomonek agindu zizkion lanak.Hona hemen lan horien zerrenda:

12. bi zutabe, zutabe horien buruetan zeuden kapiteletarako bola bana, zutabeburuetako kapiteletan zeuden bola haiek apaintzeko sare bana,

13. laurehun granada-fruitu, bi sareetan ezartzeko, bina lerro sare bakoitzean, zutabeburuetan zeuden kapiteletako bi bolak apaintzeko;

14. orgak eta hauetan ur-ontziak;

15. «Itsaso» zeritzan uraska —bat bakarra—, eta beroni eusteko hamabi zezen;

16. pertzak, hauts-palak eta sardexkak eta berauen tresneria.Huram-Abik, Salomon erregearen aginduz, Jaunaren etxerako egin zituen tresna hauek guztiak brontze leunduzkoak ziren denak.

17. Jordango lautadan urtarazi zuen erregeak brontze hura, lurra buztintsua zen tokian, Sukot eta Tzeredata artean.

18. Hain ugari eginarazi zituen Salomonek tresna haiek, ezen ezin baitzen jakin zenbat pisatzen zuen brontze-multzo hark.

19. Era berean, Jaunaren etxerako behar ziren beste gauza guztiak ere eginarazi zituen Salomonek: aldarea, urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaiak;

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 4