Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 35:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Pazko-bildotsa hiltzen. Egin ezazue zeuen buruaren garbikuntza, eta lagundu zeuen senide israeldarrei Pazkoa ospatzen, Moisesen bidez Jaunak agindutakoaren arabera».

7. Josias erregeak, bere ondasunetatik, hogeita hamar mila bildots eta antxume eman zizkien han ziren herritar guztiei, Pazko-opariak eskain zitzaten, eta beste hiru mila idi ere bai.

8. Erregearen ministroek ere abere ugari eman zieten bai jendeari, bai apaiz eta lebitarrei ere. Jainkoaren etxeko arduradun ziren Hilkiasek, Zakariasek eta Jehielek ere bi mila eta seiehun Pazko-bildots eta hirurehun idi eman zizkieten apaizei Pazko-oparitarako.

9. Lebitarburu ziren Konaniasek eta beronen senide Xemaiasek eta Netanelek, baita Haxabiasek, Jeielek eta Jozabadek ere bost mila bildots eta bostehun idi eman zizkieten lebitarrei Pazko-oparitarako.

10. Pazko-ospakuntza honela eratu zuten: apaizak beren tokietan jarri ziren, baita lebitarrak ere beren mailen arabera, erregeak agindu bezala.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 35