Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 35:2-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Apaizak beren eginkizuna betetzera bultzatu zituen Josiasek, eta Jaunaren etxean zerbitzua egin zezaten suspertu.

3. Eta Israel osoari irakatsi ohi zioten eta Jaunarentzat sagaratuak zeuden lebitarrei esan zien Josiasek: «Zerbitza ezazue Jauna, zeuen Jainkoa, eta Israel herria. Aurrerantzean ez duzue kutxa sakratua bizkarrean eraman beharrik izango, zeren eta Israelgo errege eta Daviden seme izan zen Salomonek eraikitako tenpluan ezarria baitago jadanik.

4. Antola zaitezte senitarteka zeuen eginkizunen arabera, Israelgo errege Daviden eta beronen seme Salomonen idatzietan agindua dagoenez.

5. Jar zaitezte tenpluan zeuen senide dituzuen herritar guztien zerbitzura. Lebitarron senitarte bakoitzak lagun diezaiola herriko senitarte-talde bati

6. Pazko-bildotsa hiltzen. Egin ezazue zeuen buruaren garbikuntza, eta lagundu zeuen senide israeldarrei Pazkoa ospatzen, Moisesen bidez Jaunak agindutakoaren arabera».

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 35