Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 35:18-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Ez zen Israelen halako Pazko-jairik inoiz ospatu izan Samuel profetaren egunez geroztik. Israelgo errege batek ere ez zuen ospatu izan Josiasek ospatu zuena bezalako Pazko-jairik, apaizak, lebitarrak, Juda eta Israel osoko eta Jerusalemgo bizilagunak bertan zirelarik.

19. Bere erregealdiko hemezortzigarren urtean ospatu zuen Josiasek Pazko-jai hura.

20. Honen guztiaren ondoren, Josiasek tenplua berriztatua zuelarik, Egiptoko Neko erregea Eufrates ibai ondoan zegoen Karkemix hiriari erasotzera etorri zen. Josiasek aurre egin zion,

21. baina Nekok mezulariak bidali zizkion esatera: «Ez dugu deus ere elkarren kontra, Judako errege. Ez nator zure kontra, gerra egiten ari zaidan beste errege-etxe baten kontra baizik. Bizkor ibiltzeko esan dit Jainkoak. Ez jarri zuk eragozpenik Jainkoari, neure alde baitut; bestela, hondatu egingo zaitu».

22. Josiasek, ordea, ez zuen atzera egin, egiptoarraren kontra borrokatzeko egokieraren bila baitzebilen. Jainkoaren eraginez, Nekok eman zion oharra aditu gabe, Megidoko lautadan guduari ekin zion Josiasek.

23. Arkulariek geziak jaurti eta zauritu egin zuten Josias. Orduan, esan zien erregeak bere zerbitzariei: «Atera nazazue hemendik, larriki zauritua nago eta».

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 35