Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 32:7-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. «Izan sendo eta adoretsu! Ez izutu, ez beldurtu halako gudaroste handiarekin datorren Asiriako errege horren aurrean, gurekin dagoena indartsuago baita horrekin dagoena baino.

8. Giza indarra baizik ez du horrek; guk, ordea, Jauna, geure Jainkoa, dugu geurekin, laguntzeko eta gurekin borrokatzeko».Judako errege Ezekiasen hitz hauek bizkortu egin zuten herria.

9. Aldi baten buruan, bere gudarostearekin Lakixen zegoen Senakeribek, Asiriako erregeak, bere ordezkariak bidali zituen Jerusalemera, Judako errege Ezekiasi eta herri osoari honako hau esatera:

10. «Hau dio Asiriako errege Senakeribek: “Zertan duzue halako uste ona, Jerusalemen, hiri setiatuan, jarraitzeko?

11. Zuek engainatzen ari da Ezekias, goseak eta egarriak hil zaitezten; horregatik esan dizue, Asiriako erregearen eskuetatik Jaunak, zeuen Jainkoak, libratuko zaituztela.

12. Baina ez al ditu, bada, Ezekiasek berak kendu Jainko horren kultu-lekuak eta aldareak, Judako eta Jerusalemgo jendeari aldare bakar baten aurrean ahuspeztu eta intsentsua aldare horretan eskaintzeko aginduz?

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 32