Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 32:2-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Senakerib Jerusalemi erasotzeko asmoz zetorrela ikustean, Ezekiasek,

3. bere ministro eta ofizialekin bildurik, hiriaz kanpo zeuden ur-putzuak estaltzeko asmoa agertu zuen. Onartu zioten

4. eta, jendetza handia bildurik, putzu guztiak eta lurpean zihoan erreka ere estali egin zituzten; horrela, Asiriako erregeek, etortzean, ez zuten urik aurkituko.

5. Oldar handiz, Ezekiasek berreraiki zuen eroria zegoen harresia, haren gainean dorreak eraiki eta beste harresi bat ere egin zuen kanpoaldetik; Daviden Hiriko lubeta, Milo izenekoa, sendotu egin zuen, eta gezi eta babeski ugari eginarazi.

6. Eta buruzagiak gudarostearen gidari ezarri ondoren, jendea hiri-sarrerako plazan bilarazi eta sutsu hitz egin zien, esanez:

7. «Izan sendo eta adoretsu! Ez izutu, ez beldurtu halako gudaroste handiarekin datorren Asiriako errege horren aurrean, gurekin dagoena indartsuago baita horrekin dagoena baino.

8. Giza indarra baizik ez du horrek; guk, ordea, Jauna, geure Jainkoa, dugu geurekin, laguntzeko eta gurekin borrokatzeko».Judako errege Ezekiasen hitz hauek bizkortu egin zuten herria.

9. Aldi baten buruan, bere gudarostearekin Lakixen zegoen Senakeribek, Asiriako erregeak, bere ordezkariak bidali zituen Jerusalemera, Judako errege Ezekiasi eta herri osoari honako hau esatera:

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 32