Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 32:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gertaera hauen ondoren eta Ezekiasek hain leial jokatu arren, Asiriako errege Senakeribek Judan sartu eta hiri gotor guztiak setiatu zituen, beraiez jabetzeko agindua emanez.

2. Senakerib Jerusalemi erasotzeko asmoz zetorrela ikustean, Ezekiasek,

3. bere ministro eta ofizialekin bildurik, hiriaz kanpo zeuden ur-putzuak estaltzeko asmoa agertu zuen. Onartu zioten

4. eta, jendetza handia bildurik, putzu guztiak eta lurpean zihoan erreka ere estali egin zituzten; horrela, Asiriako erregeek, etortzean, ez zuten urik aurkituko.

5. Oldar handiz, Ezekiasek berreraiki zuen eroria zegoen harresia, haren gainean dorreak eraiki eta beste harresi bat ere egin zuen kanpoaldetik; Daviden Hiriko lubeta, Milo izenekoa, sendotu egin zuen, eta gezi eta babeski ugari eginarazi.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 32