Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 30:19-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Jainko Jaunarengana, beren arbasoen Jainkoarengana, jo duten hauei guztiei, gauza santuak egiteko behar den garbitasunik ez badute ere».

20. Jaunak Ezekiasi entzun eta barkatu egin zion herriari.

21. Jerusalemen ziren israeldarrek poz handiz egin zuten zazpi egunez Legamia gabeko Ogien Jaia. Lebitarrek eta apaizek egunero goretsi ohi zuten Jauna, musika-tresna ozenen laguntzaz, haren ohoretan kantatuz.

22. Ezekiasek zorionik beroenak eman zizkien lebitarrei, Jaunaren zerbitzuan gogotsu ari izan zirelako. Horrela, zazpi egunez jarraitu zuten jaia, elkartasun-opariak eskainiz eta Jauna, beren arbasoen Jainkoa, goretsiz.

23. Jaia beste zazpi egunez luzatzea erabaki zuen biltzar osoak, eta beste zazpi egun haiek ere oso alaiak izan ziren.

24. Judako errege Ezekiasek mila zezen eta zazpi mila ardi eman zizkion batzarrari, eta buruzagiek ere mila zezen eta hamar mila ardi eman zizkioten. Apaiz askok eta askok, beren aldetik, garbikuntza egin zuten.

25. Judakoen biltzar osoa guztiz alai zegoen, baita apaizak eta lebitarrak ere, eta orobat Israeldik etorritako jende guztia, nahiz pelegrinajean etorriak nahiz Judan bertan bizi zirenak.

26. Beraz, alaitasun handia izan zen Jerusalemen. Daviden seme eta Israelgo errege Salomonen garaiaz gero, ez zen halakorik izan Jerusalemen.

27. Azkenean, apaiz lebitarrek bedeinkatu egin zuten herria: Jainkoak entzun zuen haien deia, eta haien otoitza zeruko bizileku santuraino heldu zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 30