Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 28:10-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Gainera, zeuen morroi eta neskame egin nahi dituzue Judako eta Jerusalemgo gizon-emakumeok. Horrela, ez ote zarete zeuek ere errudun bihurtuko Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aurrean?

11. Entzun iezadazue, beraz, eta jaregin iezaieizue preso hartu dituzuen zeuen senide horiei; bestela, zuen kontra ere biziki haserretuko da Jauna».

12. Efraimdarren buruzagi batzuk, Johananen seme Azariasek, Mexilemoten seme Berekiasek, Xalumen seme Hizkiasek eta Hadlairen seme Amasak gudatik zetozenei aurre egin zieten,

13. esanez: «Ez ekarri hona preso horiek, Jaunaren aurrean bekatu egingo baikenuke. Bekatu eta oker gehiago egin nahi al duzue, gure errua aski handia ez delakoan eta Jauna Israelen kontra aski haserre eta sumindua ez dagoelakoan?»

14. Orduan, gudariek buruzagien eta batzarraren esku utzi zituzten presoak eta harrapakinak.

15. Gizon batzuk izendatu zituzten presoez ardura zitezen; harrapakinetarik hartu eta jantziak eman zizkieten larrugorri zeudenei, baita oinetakoak eta janari-edariak ere, eta ukenduz sendatu zituzten. Ondoren, elbarriturik zeudenak asto gainean ezarri eta Jerikora, Palmondoen hirira, eraman zituzten, beraien herritarrengana. Gero, Samariara itzuli ziren.

16. Aldi hartan, Akaz erregeak mezulariak bidali zizkion Asiriako erregeari laguntza eske.

17. Izan ere, edomdarrek berriro erasotua zuten Juda, eta preso asko hartuak zituzten.

18. Filistearrek ere erasoak eginak zizkieten Xefela lautadan eta Judako hegoaldean zeuden hiriei, eta, Bet-Xemex, Aialon, Gederot, Soko eta honen inguruak, Timna, Gimzo eta hauen inguruak harturik, beraietan kokatuak ziren.

19. Jaunak, horrela, apaldua zuen Judako erreinua, Akaz erregea zela eta; Judari zabarkeriara eragina baitzion Akazek eta Jauna baztertua.

20. Etorri zen, beraz, Asiriako errege Tiglat-Pileser; baina lagundu ordez, setiatu egin zuen Akaz.

21. Akazek Jaunaren etxeko, jauregiko eta buruzagien ondasunak hartu eta Asiriako erregeari eman zizkion arren, dena alferrik izan zen.

22. Asiriako erregea setiatzen ari zitzaion bitartean ere, Akaz erregeak Jaunaren kontra bekatu egiten jarraitu zuen:

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 28