Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 27:5-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Amondarren erregeari eraso eta nagusitu egin zitzaion; urte hartan eta hurrengo bietan amondarrek zerga handia ordaindu behar izan zioten: hiru tona zilar, hiru mila tona gari eta beste horrenbeste garagar.

6. Jotam indartsu egin zen, Jaunaren, bere Jainkoaren, aurrean jokabide zuzena zeramalako.

7. Jotamen gainerako jarduerak, egin zituen gerrak eta beste egintzak «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.

8. Hogeita bost urte zituen errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen.

9. Hil zenean, Daviden hirian ehortzi zuten Jotam. Ondorengo erregea haren seme Akaz izan zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 27