Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 27:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hogeita bost urte zituen Jotamek errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jeruxa zuen izena eta Tzadoken alaba zen.

2. Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Uziasek bezala, baina ez zen tenpluan sartu. Hala ere, herria okerbideratua zebilen.

3. Jotamek egin zuen Jaunaren etxeko ate garaia; eta beste lan asko ere bai Ofel zeritzan auzategiko harresian.

4. Hiriak eraiki zituen Judako mendialdean, gotorleku eta dorreak ere bai oihanetan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 27