Josafat, bere gudarostearekin, harrapakinak hartzera joan zen. Zamari asko, janariak, janzkiak eta gauza ederrak aurkitu zituzten, eta eraman zezaketena baino gehiago hartu. Hiru egunez jardun zuten harrapakinak hartzen, hain baitziren ugari.