Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 17:7-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Bere erregealdiko hirugarren urtean, Ben-Hail, Obadias, Zakarias, Netanel eta Mikeas funtzionarioak bidali zituen, Judako herri guztietan irakastera.

8. Haiekin batera Xemaias, Netanias, Zebadias, Asahel, Xemiramot, Jonatan, Adonias, Tobias eta Tob-Adonias lebitarrak eta Elixama eta Joram apaizak ere bidali zituen.

9. Jaunaren lege-liburua berekin harturik, herriz herri ibili ziren Judako lurraldean herriari irakasten.

10. Jaunak beldurra sartu zien Judaren inguruetako erresuma guztiei, eta ez zuten gerrarik egin Josafaten aurka.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 17