Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 17:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Asaren ondorengo erregea beraren seme Josafat izan zen. Josafat sendotu egin zen Israelen kontra.

2. Gudari-taldeak ezarri zituen Judako hiri gotor guztietan eta gobernariak Judako lurraldean; orobat, bere aita Asak Efraimgo lurraldean eskuratuak zituen hirietan.

3. Bere alde izan zuen Jauna Josafatek, bere arbaso Daviden lehenengo jokaera bera izan zuelako, Baalen idoloetara jo gabe.

4. Bere aitaren Jainkoarengana jo zuen eta beronen aginduak bete. Ez zuen jokatu iparraldeko israeldarren antzera.

5. Jaunak sendotu egin zion erregetza. Judako jende guztiak esku-erakutsiak egiten zizkion Josafati; horregatik, oso aberats eta ospetsu bilakatu zen.

6. Bere gogorik handiena Jaunaren bideetan aurrera egitea izan zuenez, Judako kultu-lekuak eta zutoin sakratuak desagerrarazi zituen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 17