Asak eta beronen gudarosteak aurrean eraman zituzten Gerar-eraino. Ez zen bizirik bat ere gelditu; denak erori ziren eta hondatu Jaunaren eta beronen gudarostearen aurrean. Asaren gizonek harrapakin asko eskuratu zuten.