Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 14:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Asak Jaunaren, bere Jainkoaren, begietan on eta zuzen dena egin zuen.

2. Sasikultuetako aldareak eta muinoetako kultu-lekuak kendu zituen, zutarri sakratuak hautsi eta zutoin sakratuak ebaki.

3. Jaunarengana, beren arbasoen Jainkoarengana, jotzera eta haren irakaspenak eta aginduak betetzera eragin zien Judakoei.

4. Era berean, Judako hiri guztietan ziren kultu-lekuak eta intsentsua erretzeko aldareak kendu egin zituen. Haren erregealdia baketsua izan zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 14