Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 13:5-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Ez al zarete oroitzen Jaunak, Israelen Jainkoak, aldaezineko ituna egin zuela, Davidi eta beronen ondorengoei Israelgo erregetza betiko emanez?

6. Jeroboam, ordea, Daviden seme Salomonen zerbitzari zen Nebaten semea, bere nagusiaren aurka errebelatu da.

7. Jende alfer eta maltzur-gaiztoa elkartu zitzaion, eta menpean hartu zuten Salomonen seme Roboam; gaztea eta izaera ahulekoa baitzen hau halakoei aurre egiteko.

8. Eta orain zuek aurre egin nahi diozue, Jaunak Daviden ondorengoen esku utzi zuen erregetzari, gudaroste handia zaretelako eta Jeroboamek jainkotzat egin zizkizuen urrezko zekorrak zeuekin dituzuelako!

9. Bota egin dituzue Jaunaren egiazko apaizak, Aaronen ondorengoak, baita lebitarrak ere, eta, herri arrotzek bezala, zeuen apaizak izendatu. Norbait apaiz izan nahian, bere abere-taldeko zekor bat eta zazpi ahari dakartzala etortzen bazaizue, berehala egiten duzue gezurrezko jainko horien apaiz.

10. Guk, aldiz, Jauna dugu geure Jainkoa, eta ez dugu baztertu. Jaunaren zerbitzura ditugun apaizak Aaronen ondorengoak dira, eta kultua betetzen duten lebitarrak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 13