Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 13:12-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Begira, Jainkoa dugu geure buruzagi, eta geurekin ditugu haren apaizak, baita turuta ozenak ere zuen kontra jotzeko. Israeldarrok, ez borrokatu Jaunaren, zeuen arbasoen Jainkoaren, kontra, ez baituzue garaipenik izango».

13. Bitartean, Jeroboamek gudari-talde bat bidali zuen, itzulingurua eginez, Judakoak atzetik harrapa zitzan. Judakoak inguratuak gertatu ziren, israeldar gudarostea aurretik eta gudari-talde hura atzetik zituztela.

14. Borroka aurretik eta atzetik zutela ohartzean, deiadar egin zioten Judakoek Jaunari. Apaizek turutak jo zituzten,

15. eta Judako gizonek guda-deiadarra bota. Deiadarra bota orduko, Jainkoak lur joarazi zien Jeroboami eta Israel osoari, Abiasen eta Judaren aurrean.

16. Israeldarrak ihesi abiatu ziren Judakoen aurretik, baina Jainkoak hauen esku utzi zituen.

17. Abiasek eta beronen gudarosteak izugarrizko sarraskia egin zuten israeldarren artean: bostehun mila gudari aukerako erori ziren hilik.

18. Egun hartan israeldarrak apal-apal gelditu ziren; Judakoak, berriz, garaile, Jauna, beren arbasoen Jainkoa, izan zutelako eusle.

19. Abiasek, Jeroboamen atzetik joan eta zenbait hiri kendu zizkion: Betel, Jexana, Efron eta hauen inguruak.

20. Jeroboam indargabeturik gelditu zen, Abias bizi izan zen artean. Azkenik, Jaunak jo eta hil egin zen Jeroboam;

21. Abias, berriz, indartu. Hamalau emazte izan zituen honek, hogeita bi seme eta hamasei alaba.

22. Abiasen gainerako jarduerak, ibilerak eta egintzak «Ido Profetaren Azalpenak» izeneko liburuan daude idatziak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 13