Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 13:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jeroboamen erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Abias Judako errege izaten.

2. Hiru urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Mikaia zuen izena, eta Gibako Urielen alaba zen.Gerran ziren elkarren kontra Abias eta Jeroboam.

3. Abias laurehun mila gudari aukeratu eta adoretsurekin abiatu zen borrokara; Jeroboamek, berriz, zortziehun mila gudari ausartekin egin zion aurre.

4. Orduan, Efraimgo mendialdean dagoen Tzemaraim gailurrera igo eta honela egin zien oihu Abiasek Jeroboami eta Israel erreinuko gudariei: «Entzun!

5. Ez al zarete oroitzen Jaunak, Israelen Jainkoak, aldaezineko ituna egin zuela, Davidi eta beronen ondorengoei Israelgo erregetza betiko emanez?

6. Jeroboam, ordea, Daviden seme Salomonen zerbitzari zen Nebaten semea, bere nagusiaren aurka errebelatu da.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 13