Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36

Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Egiptoko errege Xixak Juda erreinuaz jabetu

1. Roboamek, bere erregetza sendotu eta indartzean, utzi egin zuen Jaunaren legea, eta israeldar guztiek ere horixe bera egin zuten.

2. Jaunarentzat leial izan ez zirelako, Roboamen erregealdiaren bosgarren urtean, Egiptoko errege Xixak Jerusalemi erasotzera etorri zen

3. Egiptotik, mila eta berrehun guda-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatu ezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.

4. Judako hiri gotortuez jabetu ondoren, Jerusalemeraino heldu zen.

5. Xixak hurbiltzean, Roboam eta Judako buruzagiak Jerusalemen bilduak zeuden. Xemaias profetak joan eta esan zien:—Hau dio Jaunak: «Zuek utzi egin nauzue; ba, nik ere utzi egiten zaituztet Xixaken esku».

6. Israelgo buruzagiek eta erregeak, apaldurik, aitortu zuten:—Arrazoia du Jaunak.

7. Apalik beren errua aitortu zutela ikustean, esan zion Jaunak Xemaiasi: «Apaldu direlako, ez ditut hondatuko. Laster askatuko ditut, eta ez naiz Xixakez baliatuko Jerusalemi neure haserrea agertzeko.

8. Hala ere, Xixaken menpeko izanen dira eta horrela ikusiko dute nolako aldea dagoen ni zerbitzatzearen eta lur honetako erregeak zerbitzatzearen artean».

9. Egiptoko errege Xixak, beraz, Jerusalem hiriari eraso eta Jaunaren etxeko eta jauregiko altxorrez jabetu zen. Dena harrapatu zuen, baita Salomonek eginiko urrezko babeskiak ere.

10. Eta hauen ordez, Roboam erregeak brontzezko babeskiak egin eta jauregiko sarrera zaintzen zuen taldearen buru zirenei utzi zizkien.

11. Erregea Jaunaren etxera joaten zen aldi bakoitzeko, zaintzaile-taldeak babeskiak hartu ohi zituen eta gero, berriro, zaintzaile-gelara ekartzen.

12. Roboamek apalik bere errua aitortu zuelako, Jaunari baretu egin zitzaion haren kontrako haserrea eta ez zuen zeharo hondatu, gauza onik ere bai baitzen Judan.

Roboamen erregealdiaren bukaera

13. Roboamek sendotu egin zuen bere erregetza Jerusalemen eta errege izaten jarraitu zuen. Berrogeita bat urte zituen errege izaten hastean, eta hamazazpi urtez izan zen errege Jerusalemen, Jaunak Israelgo leinu guztien artetik bere egoitza jartzeko hautatu zuen hirian. Roboamen amak Naama zuen izena eta amondarra zen.

14. Gaizki jokatu zuen Roboamek, ez baitzen saiatu Jaunaren nahia bihotzez betetzen.

15. Roboamen jarduerak, lehenengotik azkenekora, eta haren jatorria liburuotan daude idatziak: «Xemaias Profetaren Kronika» eta «Ido Ikuslearen Kronika» izeneko liburuetan. Roboamen eta Jeroboamen artean etengabeko borroka izan zen.

16. Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Roboam. Ondorengo erregea beraren seme Abias izan zen.