Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 11:5-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Roboamek, Jerusalemen kokatu zenean, Judako zenbait hiri gotortu egin zuen.

6. Hona hemen gotortu zituen hiriak: Belen, Etam, Tekoa,

7. Bet-Tzur, Soko, Adulam,

8. Gat, Marexa, Zif,

9. Adoraim, Lakix, Azeka,

10. Tzora, Aialon eta Hebron. Hiri gotortu hauek Juda eta Benjaminen lurraldeetan zeuden.

11. Gotorlekuak sendotu ondoren, arduradunak ezarri zituen bertan, eta janariz, olioz eta ardoz hornitu zituen,

12. baita babeski eta lantzaz ere, hiri bakoitza erabat gotortua utziz. Judako eta Benjamingo jendea bere menpe zuen Roboamek.

13. Iparraldeko Israel erreinu osotik apaizak eta lebitarrak, beren lurraldeak utzirik, Roboamen aldera igaro ziren.

14. Lebitarrak, beren larre eta lurrak utzirik, Juda eta Jerusalemera etorri ziren, Jeroboamek eta beronen semeek galarazi egin baitzieten Jaunarekiko apaiz-eginkizuna betetzea.

15. Izan ere, Jeroboamek, bere kabuz, beste apaiz batzuk ezarri zituen muinoetako kultu-lekuetan, berak eginiko aker- nahiz zekor-irudiei kultu eman ziezaieten.

16. Eta lebitarren ondoren, Jauna, Israelen Jainkoa, benetan gurtu nahi zuten guztiak ere Jerusalemera etorri ziren Israelgo leinu guztietatik, Jaunari, beren arbasoen Jainkoari, opariak eskaintzera.

17. Horrela, Juda erreinua indartu zuten eta Salomonen seme Roboami eusten lagundu. Hala izan zen hiru urtez, Daviden eta Salomonen bidean ibili baitziren hiru urte haietan.

18. Roboamek Mahalat hartu zuen emazte; Jerimoten alaba zen, Daviden eta Abihailen semearen alaba. Abihailen aita, Jeseren seme Eliab izan zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 11