Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 11:17-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Horrela, Juda erreinua indartu zuten eta Salomonen seme Roboami eusten lagundu. Hala izan zen hiru urtez, Daviden eta Salomonen bidean ibili baitziren hiru urte haietan.

18. Roboamek Mahalat hartu zuen emazte; Jerimoten alaba zen, Daviden eta Abihailen semearen alaba. Abihailen aita, Jeseren seme Eliab izan zen.

19. Mahalatek hiru seme ekarri zizkion: Jeux, Xemarias eta Zaham.

20. Gerora, Absalomen alaba Maaka ere hartu zuen emazte, eta honek Abias, Atai, Ziza eta Xelomit ekarri zizkion.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 11