Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 10:17-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Hala ere, Judako hirietan bizi ziren israeldarrek Roboam izan zuten errege.

18. Lanera behartutakoen arduradun zen Adoram bidali zuen Roboamek, baina israeldar guztiek harrika eman eta hil egin zuten. Orduan, Roboam erregea bere guda-gurdira bizkor igo eta Jerusalemera joan zen ihesi.

19. Honela banandu zen Israel Daviden errege-etxetik gaurdaino.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 10