Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 1:14-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Salomonek, mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi bildurik, hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera.

15. Salomon erregeak zilarra eta urrea harriak bezain ugari bildu zituen Jerusalemerako, eta zedroak ere bai, Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezain kopurutsu.

16. Salomonen zaldiak jatorriz Mutzri eta Kue-koak ziren; Kuen erosi ohi zituzten erregearen merkatariek.

17. Mutzritik ekarritako guda-gurdi batek zilarrezko seiehun txanpon balio zuen eta zaldi batek ehun eta berrogeita hamar. Salomonen merkatariek hititen eta aramearren errege guztientzat ekarri ohi zituzten halakoak.

18. Jaunarentzat tenplua eta beretzat jauregia eraikitzea erabaki zuen Salomonek.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 1