Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 1:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Daviden seme Salomonek sendotu egin zuen bere erregetza. Berekin zuen Jauna, bere Jainkoa, eta Jainkoak goreneraino jaso zuen.

2. Salomonek dei egin zien israeldar guztiei, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiei, epaileei eta Israelen arduradun ziren familiaburu guztiei.

3. Eta batzarturiko guztiekin Gabaongo kultu-lekura joan zen, han baitzegoen Jainkoarekin elkartzeko etxola, Jaunaren zerbitzari Moisesek basamortuan egina.

4. Davidek Kiriat-Jearimdik Jerusalemen prestatua zuen tokira eraman zuen Jainkoaren kutxa; han zuen eraikia oihal-etxola kutxarentzat.

5. Baina bazen Gabaonen, Jaunaren egoitza aurrean, Uriren seme eta Hurren biloba Betzalelek egindako brontzezko aldare bat, eta bertan egin zioten kontsulta Jaunari Salomonek eta biltzar osoak.

6. Salomonek elkarketa-etxolaren ondoan zegoen aldarera igo eta mila erre-opari eskaini zituen Jaunaren aurrean.

7. Gau hartan Jauna agertu zitzaion Salomoni eta esan zion:—Eskatu nahi duzuna; emango dizut.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 1