Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 9:23-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

23. Orduan, guda-gurdia biratu eta ihesi abiatu zen Joram, esanez:—Traizioa, Akazias!

24. Baina Jehuk uztaia eskuetan hartu, gezia jaurti eta bizkarraren erdian jo zuen Joram, bihotza zauritu eta aurretik ateraz. Hilik erori zen bere guda-gurdian.

25. Jehuk esan zion Bidkar bere ezkutariari:—Hartu eta bota ezazu Naboten landara. Oroit zaitez, honen aita Akaben taldean biok zaldiz gindoazelarik, Jaunak esan zuela:

26. «Ikusi nuen, ikusi, atzo arratsaldez Naboten eta beronen seme-alaben odola. Horregatik, diot nik, Jaun honek: Landa honetantxe emanen dizut merezia». Hartzazu, beraz, Joram eta bota landa horretara, Jaunak esan bezala.

27. Hori ikustean, Bet-Ganerako bidetik ihesi joan zen Judako errege Akazias. Baina Jehuk atzetik joan eta agindu zuen:—Hil hori ere!Eta zauritu egin zuten bere guda-gurdian, Gur-eko aldapan, Ibleamdik hurbil. Akaziasek Megidora egin zuen ihes eta han hil zen.

28. Bere zerbitzariek gurdi batean hartu eta Jerusalemera eraman zuten, bere hilobian, arbasoen ondoan, lur emateko.

29. Akaben seme Joramen erregealdiko hamaikagarren urtean hasia zen Akazias Judako errege izaten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 9