Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 8:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. hau agindu zion erregeak Hazael zeritzan bati:—Hartzazu esku-erakutsiren bat eta zoaz Jainkoaren gizonaren bila. Eta horren bitartez egin kontsulta Jaunari ea bizirik aterako naizen gaixoaldi honetatik.

9. Damaskoko gauza hoberenetarik erregaluak —berrogei gameluk eraman zezaketen zama— harturik, Eliseoren bila atera zen Hazael. Profetaren aitzinera agertuz, esan zion:—Siriako errege Ben-Hadad zure zerbitzariak bidali nau zuregana, gaixoalditik bizirik aterako den galdetzera.

10. Eliseok erantzun:—Joan eta esan baietz, sendatuko dela; egiaz, ordea, hil egingo dela jakinarazi dit Jaunak.

11. Bat-batean, Eliseo aurpegia gogor eta begirada zorrotz zituela gelditu zen luzaro; gero, negarrari eman zion Jainkoaren gizonak.

12. Hazaelek galdetu zion:—Zergatik ari zara negarrez, ene jauna?Eliseok erantzun:—Badakidalako nolako kaltea eginen diezun israeldarrei: su emango diezu haien gotorlekuei, ezpataz hilko dituzu haien gazteak, harrien kontra botako haien haurtxoak, sabela irekiko diezu hango emakume haurdunei.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 8