Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 8:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Une hartantxe ari zen hizketan erregea Gehazirekin, Jainkoaren gizonaren morroiarekin, Eliseok eginiko gauza harrigarri guztiei buruz.

5. Eliseok hildako bat piztu zuela Gehazi kontatzen ari zenean, han agertu zen Eliseok semea bizirik itzuli zion emakume huraxe, bere etxea eta alorra berriro emateko erregeari eskatzera. Gehazik esan zuen:—Ene errege jauna, hauexek dituzu aipatzen ari nintzaizun emakumea eta Eliseok biziarazi zion semea.

6. Erregeak galderak egin zizkion emakumeari eta honek bere arazoa adierazi zion. Erregeak funtzionario bat izendatu zion, hau aginduz:—Itzul diezaiotela emakume honi hemendik joatean berea zuen guztia, baita alorrak geroztik eman duen guztia ere.

7. Behinola, Eliseo Damaskora joan zen. Siriako errege Ben-Hadad gaixo zegoen. Jainkoaren gizona etorria zela jakinarazi ziotenean,

8. hau agindu zion erregeak Hazael zeritzan bati:—Hartzazu esku-erakutsiren bat eta zoaz Jainkoaren gizonaren bila. Eta horren bitartez egin kontsulta Jaunari ea bizirik aterako naizen gaixoaldi honetatik.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 8