Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 8:22-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Honela, edomdarrak Judaren agintepetik libratu egin ziren gaur arte. Libna hiria ere aldi hartan bertan libratu zen.

23. Joramen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

24. Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Joram, bere arbasoen ondoan. Ondorengo erregea haren seme Akazias izan zen.

25. Israelgo Akaben seme Joramen erregealdiko hamabigarren urtean hasi zen Judako errege Joramen seme Akazias errege izaten.

26. Hogeita hamabi urte zituen Akaziasek errege izaten hastean eta urtebetez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Atalia zuen izena eta Israelgo errege Omriren alaba zen.

27. Akaben senitartekoen jokabide bera hartu zuen Akaziasek, Jaunari atsegin ez zaiona eginez, Akaben senitartekoen antzera, haien ahaide baitzen, izan ere.

28. Galaadeko Ramot hirian Siriako errege Hazaelen kontra borrokatzera joan zen, Akaben seme Joramekin bat eginik. Baina siriarrek zauritu egin zuten Joram,

29. eta hau, atzera eginez, Izreelera joan zen, Hazaelen kontrako borrokan siriarrek Raman egin zizkioten zauriak sendatzera. Joramen seme eta Judako errege Akazias, Akaben seme Joram ikustatzera joan zen Izreelera, zauritua baitzegoen hau.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 8