Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 8:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Jainkoaren gizonak esan bezala egin zuen emakumeak, eta zazpi urtez filistearren lurraldean bizi izan zen, atzerritar gisa.

3. Zazpi urteren buruan, itzuli zen emakumea filistearren lurraldetik eta erregeagana jo zuen, bere etxea eta alorra itzultzeko eskatuz.

4. Une hartantxe ari zen hizketan erregea Gehazirekin, Jainkoaren gizonaren morroiarekin, Eliseok eginiko gauza harrigarri guztiei buruz.

5. Eliseok hildako bat piztu zuela Gehazi kontatzen ari zenean, han agertu zen Eliseok semea bizirik itzuli zion emakume huraxe, bere etxea eta alorra berriro emateko erregeari eskatzera. Gehazik esan zuen:—Ene errege jauna, hauexek dituzu aipatzen ari nintzaizun emakumea eta Eliseok biziarazi zion semea.

6. Erregeak galderak egin zizkion emakumeari eta honek bere arazoa adierazi zion. Erregeak funtzionario bat izendatu zion, hau aginduz:—Itzul diezaiotela emakume honi hemendik joatean berea zuen guztia, baita alorrak geroztik eman duen guztia ere.

7. Behinola, Eliseo Damaskora joan zen. Siriako errege Ben-Hadad gaixo zegoen. Jainkoaren gizona etorria zela jakinarazi ziotenean,

8. hau agindu zion erregeak Hazael zeritzan bati:—Hartzazu esku-erakutsiren bat eta zoaz Jainkoaren gizonaren bila. Eta horren bitartez egin kontsulta Jaunari ea bizirik aterako naizen gaixoaldi honetatik.

9. Damaskoko gauza hoberenetarik erregaluak —berrogei gameluk eraman zezaketen zama— harturik, Eliseoren bila atera zen Hazael. Profetaren aitzinera agertuz, esan zion:—Siriako errege Ben-Hadad zure zerbitzariak bidali nau zuregana, gaixoalditik bizirik aterako den galdetzera.

10. Eliseok erantzun:—Joan eta esan baietz, sendatuko dela; egiaz, ordea, hil egingo dela jakinarazi dit Jaunak.

11. Bat-batean, Eliseo aurpegia gogor eta begirada zorrotz zituela gelditu zen luzaro; gero, negarrari eman zion Jainkoaren gizonak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 8