Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 8:17-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Hogeita hamabi urte zituen errege izaten hastean, eta zortzi urtez izan zen errege Jerusalemen.

18. Israelgo beste erregeen jokaera bera izan zuen, Akaben senitartekoenen antzekoa, bere emaztea Akaben alaba baitzuen. Beraz, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen.

19. Hala ere, Jaunak ez zuen Juda hondatu nahi izan, David bere zerbitzariagatik; hitzemana baitzion Davidi beronen ondorengoak izanen zirela beti errege Jerusalemen.

20. Joramen erregealdian Judaren agintearen aurka jaiki ziren edomdarrak, berentzat erregea izendatuz.

21. Joramek Tzairrera jo zuen bere guda-gurdi guztiekin. Gauez jaiki eta setiatzen ari zitzaizkion edomdarrak eta hauen guda-gurdietan zeuden buruzagiak garaitu zituen arren, Judako gudariek ihes egin zuten nork bere etxolara.

22. Honela, edomdarrak Judaren agintepetik libratu egin ziren gaur arte. Libna hiria ere aldi hartan bertan libratu zen.

23. Joramen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

24. Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Joram, bere arbasoen ondoan. Ondorengo erregea haren seme Akazias izan zen.

25. Israelgo Akaben seme Joramen erregealdiko hamabigarren urtean hasi zen Judako errege Joramen seme Akazias errege izaten.

26. Hogeita hamabi urte zituen Akaziasek errege izaten hastean eta urtebetez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Atalia zuen izena eta Israelgo errege Omriren alaba zen.

27. Akaben senitartekoen jokabide bera hartu zuen Akaziasek, Jaunari atsegin ez zaiona eginez, Akaben senitartekoen antzera, haien ahaide baitzen, izan ere.

28. Galaadeko Ramot hirian Siriako errege Hazaelen kontra borrokatzera joan zen, Akaben seme Joramekin bat eginik. Baina siriarrek zauritu egin zuten Joram,

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 8