Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 8:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Eliseok erantzun:—Joan eta esan baietz, sendatuko dela; egiaz, ordea, hil egingo dela jakinarazi dit Jaunak.

11. Bat-batean, Eliseo aurpegia gogor eta begirada zorrotz zituela gelditu zen luzaro; gero, negarrari eman zion Jainkoaren gizonak.

12. Hazaelek galdetu zion:—Zergatik ari zara negarrez, ene jauna?Eliseok erantzun:—Badakidalako nolako kaltea eginen diezun israeldarrei: su emango diezu haien gotorlekuei, ezpataz hilko dituzu haien gazteak, harrien kontra botako haien haurtxoak, sabela irekiko diezu hango emakume haurdunei.

13. Hazaelek ihardetsi zuen:—Ni ez naiz inor halakoak egiteko.Eliseok, orduan:—Siriako errege izanen zarela agertu dit Jaunak.

14. Hazael Eliseogandik alde egin eta bere jaunarengana joan zen. Erregeak galdetu zion:—Zer esan dizu Eliseok?Hazaelek erantzun:—Baietz, sendatuko zarela.

15. Biharamunean, ordea, ohazal bat hartu, uretan busti eta aurpegian ezarri zion erregeari Hazaelek. Erregea hil egin zen, eta ondorengo erregea Hazael izan zen.

16. Akaben seme eta Israelgo errege Joramen erregealdiko bosgarren urtean, Judako errege Josafaten semea, Joram izenekoa hura ere, errege gertatu zen.

17. Hogeita hamabi urte zituen errege izaten hastean, eta zortzi urtez izan zen errege Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 8