Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 8:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Egun batez, esan zion Eliseok semea biziarazi zion emakumeari:—Alde egizu hemendik zeure etxekoekin eta zoaz ahal duzun tokira, zazpi urteko gosetea bidaliko baitu Jaunak lurralde honetara.

2. Jainkoaren gizonak esan bezala egin zuen emakumeak, eta zazpi urtez filistearren lurraldean bizi izan zen, atzerritar gisa.

3. Zazpi urteren buruan, itzuli zen emakumea filistearren lurraldetik eta erregeagana jo zuen, bere etxea eta alorra itzultzeko eskatuz.

4. Une hartantxe ari zen hizketan erregea Gehazirekin, Jainkoaren gizonaren morroiarekin, Eliseok eginiko gauza harrigarri guztiei buruz.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 8