Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 7:16-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Orduan, jendeak atera eta harrapatu egin zituen siriarren kanpalekuko gauzak. Honela, huskeria batean eros zitezkeen zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar, Jaunak esan bezala.

17. Erregeak bere laguntzaile nagusi hura bidali zuen hiri-sarrera zaintzera; baina jendeak zanpatu eta hil egin zuen bertan, Jainkoaren gizonak, erregea etortzean, esan bezala.

18. Izan ere, Jainkoaren gizonak esana zion erregeari: «Bihar, ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar».

19. Ofizialak, aldiz, galdetu zion Jainkoaren gizonari: «Jaunak zeruko atexkak irekiko balitu ere, gertatuko ote litzateke halakorik?» Eta Eliseok ihardetsia zion: «Zeuk ikusiko duzu zeure begiz, baina ez duzu hartatik jango».

20. Eta halaxe gertatu zitzaion: jendeak zanpatu eta hil egin zuen hiri-sarreran.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 7