Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 7:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Eliseok erantzun zuen:—Entzun Jaunak dioena! Hau dio Jaunak: «Bihar ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar».

2. Erregearen laguntzaile nagusiak, ordea, esan zion Jainkoaren gizonari:—Jaunak zeruko atexkak irekiko balitu ere, gertatuko ote litzateke horrelakorik?Eliseok ihardetsi zion:—Zeuk ikusiko duzu zeure begiz, baina ez duzu hartatik jango.

3. Hiri-sarreran lau gizon legendun zeuden elkarri esaten:—Hemen egon behar al dugu hil arte?

4. Hirian sartzen bagara, hor gosea besterik ez dago eta hil egingo gara. Hemen gelditzen bagara ere, hil egingo gara. Goazen siriarren kanpalekura. Bizirik uzten bagaituzte, bizirik; hiltzen bagaituzte, hilik.

5. Ilunabarrean siriarren kanpalekura abiatu ziren. Kanpaleku-ertzera heltzean, inor ere ez zegoela ikusi zuten.

6. Izan ere, Jaunak gurdi- eta zaldi-hotsa eta gudaroste handi batena bezalako burrunba entzunarazi zien siriarrei kanpalekuan, eta esan zioten elkarri: «Israelgo erregeak ordaindu egingo zien hitita eta egiptoar erregeei gure kontra oldartzeko».

7. Beraz, arrats hartan ihesi joanak ziren, beren oihal-etxola, zaldi, asto eta kanpalekua bera ere zegoen zegoenean utziz. Ihes egin zuten, bizia salbatzearren.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 7