Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 6:17-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Orduan, Eliseok otoitz egin zuen, esanez: «Jauna, ireki iezazkiozu begiak, ikus dezan».Ireki zizkion Jaunak begiak mutilari eta mendi osoa Eliseoren inguruan suzko zaldi eta guda-gurdiz josia zegoela ikusi zuen.

18. Siriarrak Eliseoren aurka abiatu zirenean, profetak otoitz egin zion Jaunari: «Itsutu jende hori!» Eta Jaunak itsutu egin zituen, Eliseok eskatu bezala.

19. Orduan, Eliseok esan zien:—Ez duzue hau bidea, ezta hiria ere. Jarraitu niri, nik gidatuko zaituztet bilatzen ari zareten gizonarengana.Eta Samariara eraman zituen.

20. Samariara heltzean, Eliseok esan zuen:—Ireki iezazkiezu begiak, Jauna, eta ikus dezatela.Ireki zizkien, beraz, Jaunak begiak eta Samaria erdian zeudela ikusi zuten.

21. Israelgo erregeak, begiztatu zituenean, esan zion Eliseori:—Ene aita, hilko al ditut?

22. Eliseok erantzun:—Ez, ez hil! Ezpataz nahiz geziz hiltzen al dituzu, bada, preso hartzen dituzunak? Emaizkiezu ogia eta ura, jan eta edan dezaten. Eta doazela, gero, beren nagusiagana.

23. Otordu handia eman zien orduan erregeak. Jan eta edan zutenean, agurtu egin zituen eta haiek beren nagusiagana itzuli ziren. Aurrerantzean ez zen Israel lurraldean siriar talderik sartu.

24. Beste batean, Siriako errege Ben-Hadadek, bere gudaroste osoa bildurik, setiatu egin zuen Samaria.

25. Hain gogor setiatu zuen, izugarrizko gosetea izan baitzen Samarian; astaburu bakar batek zilarrezko laurogei txanpon balio zuen, eta kilo erdi uso-zirinek zilarrezko bost txanpon.

26. Haietako egun batean, Israelgo erregea harresian zebilelarik, emakume batek honela egin zion oihu:—Lagun iezadazu, ene errege jauna!

27. —Jaunak laguntzen ez badizu, zerez lagunduko dizut nik? Ez dut ogirik, ez ardorik.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 6