Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 4:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Sar zaitez gero etxean zeure semeekin eta itxi atea. Isuri olioa ontzi guztietara eta, bete ahala, eraman denak bazterrera.

5. Emakumea, Eliseogandik alde eginik, bere semeekin etxean sartu zen eta atea itxi. Semeek ontziak ekarri ahala, amak olioa isurtzen zuen barrura.

6. Bete zituenean, esan zion semeetako bati:—Ekarri beste ontzi bat.Semeak erantzun:—Ez dago besterik.Eta gelditu egin zen olio-jarioa.

7. Emakumea gertatuaren berri Jainkoaren gizonari ematera joan zenean, esan zion honek:—Saldu olioa, ordaindu zorra, eta gainerakoaz bizi zaitezte semeak eta hirurok.

8. Egun batez, Eliseo Xunemdik igaro zen. Bazen han etxekoandre ospetsu bat, eta bere etxean bazkaltzera sarrarazi zuen Eliseo. Harrezkero, handik igarotzen zen bakoitzean, bertan gelditu ohi zen bazkaltzera.

9. Behinola, esan zion emakumeak senarrari:—Hara, badakit gure etxera etorri ohi den hori Jainkoaren gizon santu bat dela.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 4