Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 4:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Behin batez, profeta-taldeko baten emazteak esan zion garrasika Eliseori:— Hil egin zait senarra, zure zerbitzari zena. Badakizu Jaunari begirune ziola. Zorrak zituen batekin eta honek neure bi semeak eraman nahi dizkit orain esklabo.

2. Eliseok galdetu zion:—Zer egin dezaket zure alde? Esadazu zer duzun etxean.Emakumeak erantzun:—Ez dut olio-pittin bat besterik neure burua gantzutzeko.

3. Orduan, Eliseok:—Zoaz eta eskatu auzoko guztiei ontziak, ontzi hutsak, ahal dituzun guztiak.

4. Sar zaitez gero etxean zeure semeekin eta itxi atea. Isuri olioa ontzi guztietara eta, bete ahala, eraman denak bazterrera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 4