Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 24:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Joiakimen erregealdian guda-ateraldi bat egin zuen Babiloniako errege Nabukodonosorrek, eta Joiakim hiru urtez haren menpeko izan zen; gero, hau berriro jaiki zen haren kontra.

2. Orduan, kaldear, aramear, moabdar eta amondar taldeak bidali zituen Jaunak Joiakim erregearen aurka, Juda desegin zezaten. Hala esana baitzuen Jaunak bere zerbitzari profeten bidez.

3. Jaunaren erabakiaz gertatu zitzaion hura Judari, Jaunak bere aurretik urrutiratu egin nahi baitzuen Manasesek egindako bekatuengatik

4. eta, bereziki, errugabeko jendea hilez Jerusalem osoa odolez bete zuelako. Jaunak ez zuen hau guztia barkatu nahi izan.

5. Joiakimen gainerako jarduerak eta egintzak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

6. Joiakim hil zenean, beraren seme Joiakin izan zen errege.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 24