Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 2:19-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Jerikoko bizilagunak honela mintzatu zitzaizkion Eliseori:—Zeuk, gure jaun horrek, ikus dezakezunez, gure hiri hau toki ederrean egina dago; baina ura txarra dugu eta lurraldea agorra.

20. Eliseok erantzun zien:—Ekardazue katilu berri bat eta ipini gatza bertan.Eta ekarri zioten.

21. Joan zen Eliseo ur-xirripa ateratzen zen tokira eta gatza bota zuen, esanez: «Hau dio Jaunak: “Nik ontzen dut ur hau; aurrerantzean ez du ekarriko heriotzarik, ez agortasunik” ».

22. Hala, ura ondu egin zen gaurdaino, Eliseok esan bezala.

23. Handik Betelera igo zen. Bidean gora zihoala, hiritik ateratako mutiko batzuk iseka hasi zitzaizkion esanez: «Tira, burusoil! Tira! Eutsi, burusoil!»

24. Eliseok, itzulirik, begiratu eta madarikatu egin zituen Jaunaren izenean. Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten.

25. Handik Karmel mendira joan zen eta, gero, Samariara itzuli.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 2