Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 18:3-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Jaunari atsegin zaiona egin zuen Ezekiasek, bere arbaso Davidek bezalaxe.

4. Suntsitu zituen muinoetako kultu-lekuak, zutarri sakratuak hautsi, zutoin sakratuak bota, eta apurtu egin zuen Moisesek eginiko brontzezko sugea, ordu arte israeldarrek intsentsua erretzen baitzuten haren aurrean; Nehuxtan izena eman ohi zioten.

5. Jaunarengan, Israelen Jainkoarengan, ipini zuen bere ustea. Ez zen hura bezalako erregerik izan Judan, ez aurretik, ez ondoren.

6. Jaunari atxikia egon zen beti, harengandik aldendu gabe eta Jaunak Moisesi eman zizkion aginduak betez.

7. Jauna Ezekiasen alde egon zenez, onik atera zen hau bere egintza guztietan. Asiriako erregearen kontra jaiki eta haren menpeko izateari utzi zion.

8. Filistearrei ere oldartu zitzaien Gazaraino eta inguruetaraino, zaintzaileen dorreei eta gotorlekuei ere erasoz.

9. Ezekiasen erregealdiko laugarren urtean, hau da, Israelgo Elaren seme Oseasen erregealdiko zazpigarren urtean, Asiriako errege Salmanasarrek Samariari eraso eta setiatu egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 18