Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 18:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Israelgo Elaren seme Oseasen erregealdiko hirugarren urtean hasi zen Ezekias, Akazen semea, Judako errege izaten.

2. Hogeita bost urte zituen orduan eta hogeita bederatzi urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Abi zuen izena eta Zakariasen alaba zen.

3. Jaunari atsegin zaiona egin zuen Ezekiasek, bere arbaso Davidek bezalaxe.

4. Suntsitu zituen muinoetako kultu-lekuak, zutarri sakratuak hautsi, zutoin sakratuak bota, eta apurtu egin zuen Moisesek eginiko brontzezko sugea, ordu arte israeldarrek intsentsua erretzen baitzuten haren aurrean; Nehuxtan izena eman ohi zioten.

5. Jaunarengan, Israelen Jainkoarengan, ipini zuen bere ustea. Ez zen hura bezalako erregerik izan Judan, ez aurretik, ez ondoren.

6. Jaunari atxikia egon zen beti, harengandik aldendu gabe eta Jaunak Moisesi eman zizkion aginduak betez.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 18