Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 16:8-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Hartu zituen Akazek Jaunaren etxean eta jauregiko altxortegian zeuden urre-zilarrak eta Asiriako erregeari bidali zizkion esku-erakutsi bezala.

9. Asiriako erregeak, eskari hura entzunik, eraso eta hartu egin zuen Damasko; hango bizilagunak Kir-era deserriratu zituen, eta Retzin erregea hil.

10. Akaz Damaskora joan zen Asiriako errege Tiglat-Pileser ikustatzera. Orduan, ikusi zuen Damaskoko aldarea, eta beronen neurri-egiturak bidali zizkion Urias apaizari, nolakoa egin jakiteko.

11. Urias apaizak, beraz, Akaz erregeak Damaskotik bidali zion ereduaren arabera egin zuen aldarea, Akaz erregea itzuli baino lehen.

12. Damaskotik etorri eta aldarea ikustean, erregeak, aldarera igoz,

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 16