Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 16:15-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Gero, agindu zion Akaz erregeak Urias apaizari: «Aldare handiaren gainean egin behar dituzu goizeko erre-oparia eta arratseko labore-oparia, erregearen erre-oparia eta labore-oparia, baita herriaren erre-opari, labore- eta isur-opariak ere. Orobat, aldare handiaren gaina zirtatuko duzu erre-oparietako eta sakrifizioetako odol guztiaz. Brontzezko aldareari buruzkoa neuk erabakiko dut».

16. Akaz erregeak agindu bezala egin zuen Urias apaizak.

17. Akaz erregeak orgetako markoak eta orgetan zeuden ur-ontziak kendu egin zituen; zezenen gainean zegoen brontzezko uraska eraitsi eta harrizko zoladura gainean kokatu zuen.

18. Asiriako erregeari atsegin emateko, aldatu egin zituen Akazek bai tenplu barruan egina zen larunbatetarako aterpea, bai kanpoan zegoen errege-sarrera.

19. Akazen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

20. Hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Akaz, Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Ezekias izan zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 16