Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 16:11-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Urias apaizak, beraz, Akaz erregeak Damaskotik bidali zion ereduaren arabera egin zuen aldarea, Akaz erregea itzuli baino lehen.

12. Damaskotik etorri eta aldarea ikustean, erregeak, aldarera igoz,

13. erre-opariak, labore- eta isur-opariak egin zituen, eta elkartasun-oparien odolaz zirtatu zuen aldarea.

14. Jaunaren aitzinean zegoen brontzezko aldarea, berriz, kendu egin zuen tenpluaren aurretik, hau da, aldare berriaren eta Jaunaren etxearen tartetik, eta aldamenean ezarri zuen, aldare berritik iparraldera.

15. Gero, agindu zion Akaz erregeak Urias apaizari: «Aldare handiaren gainean egin behar dituzu goizeko erre-oparia eta arratseko labore-oparia, erregearen erre-oparia eta labore-oparia, baita herriaren erre-opari, labore- eta isur-opariak ere. Orobat, aldare handiaren gaina zirtatuko duzu erre-oparietako eta sakrifizioetako odol guztiaz. Brontzezko aldareari buruzkoa neuk erabakiko dut».

16. Akaz erregeak agindu bezala egin zuen Urias apaizak.

17. Akaz erregeak orgetako markoak eta orgetan zeuden ur-ontziak kendu egin zituen; zezenen gainean zegoen brontzezko uraska eraitsi eta harrizko zoladura gainean kokatu zuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 16