Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 16:1-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ramaliasen seme Pekahen erregealdiko hamazazpigarren urtean hasi zen Judako errege izaten Akaz, Jotamen semea.

2. Hogei urte zituen Akazek orduan, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Ez zuen egin Jaunari, bere Jainkoari, atsegin zaiona, bere arbaso Davidek ez bezala.

3. Israelgo erregeen jokabidea hartu zuen; bere semeetako bat oparitzat erre ere egin zuen, Jaunak israeldarren aurretik egotziak zituen jentil haien ohitura higuingarriei jarraituz.

4. Muinoetako kultu-lekuetan eta edozein zuhaitz handiren azpian, opariak eskaini eta intsentsua erre ohi zuen.

5. Aldi hartan, Siriako errege Retzin eta Israelgo errege Pekah, Ramaliasen semea, Jerusalemen kontra borrokara igo ziren; Akaz setiatu zuten, baina ezin izan zuten hiria hartu.

6. Aldi berean, Siriako errege Retzinek Elat hiria berreskuratu zuen siriarrentzat; juduak Elatetik bota ondoren, edomdarrak kokatu ziren bertan, eta han bizi dira gaurdaino.

7. Orduan, Akazek mezulariak bidali zizkion Asiriako errege Tiglat-Pileserri mezu honekin: «Zeure zerbitzari eta menpeko nauzu; zatoz eta salba nazazu eraso didaten Siriako eta Israelgo erregeen eskuetatik».

8. Hartu zituen Akazek Jaunaren etxean eta jauregiko altxortegian zeuden urre-zilarrak eta Asiriako erregeari bidali zizkion esku-erakutsi bezala.

9. Asiriako erregeak, eskari hura entzunik, eraso eta hartu egin zuen Damasko; hango bizilagunak Kir-era deserriratu zituen, eta Retzin erregea hil.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 16